XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honez gainera oporretako edota zahartzarorako bigarren egoitzak izugarri gehitu dira: Donibane Lohitzune %64, Miarritze eta Hendaian %38.

A. INDUSTRIA Industriak ez du indar haundirik Ipar Euskal Herrian.

Zuberoan, adibidez, tailer kaskarren batzu kenduta, zapatagintza da oraindik dirauen ia industria bakarra.

Eta hau ere krisi gogorrean sartuta.

Eroriko balitz, ez litzateke ia deusik geratuko.

Notable eta agintariei salatzen zaie enpresak itxi eta ihes egiten dutela.

Lapurdiko kostaldeari dagokionez, Baiona - Tarnos aldeko ongarri enpresek beren ekoizpena gutxitu behar izan dute, baita lantegi tuberia egileek ere.

Honen eragina nabaria izan da Baionako portuan eta tailer txikietan.

B. NEKAZARITZA Nekazaritza da Ipar Euskal Herriko bizibide nagusia.

Baina lurrak ez dira guztiz egokiak.

Orohar izan daiteke laborari haundi batzuk ezik, ezin dutela laborantza bakarretik ondo bizi.

Multinazionalen indarra handia da.

Esnearen komerzializazioan Gruyerek du ia monopolioa.

Artoaren bikoizpenean, berriz, enpresa handiek kontrolatzen dute hazia, ereintza, ongarriak...

C. TURISMOA Frantziako gobernuak udaleku gisa hartu du Ipar Euskal Herria.